INGENIARITZA

LANDETA BURDIN LANAK SAL enpresak ingeniari eta delineatzaile proiektugilez osatutako talde teknikoa du, bezeroek emandako zehaztapenen eta indarrean dauden arauen arabera edozein motako egitura metaliko kalkulatzeaz eta diseinatzeaz arduratzen dena. Bezero hauek arkitektura edo ingeniaritza estudioak dira, edota hainbat sektoretako enpresak: burdingintzakoak, zuraren arlokoak, nekazaritzako elikagaien industriakoak, abeltzaintzakoak, etab.
Soldatutako zein torlojuz lotutako egituren kalkuluak egiten dira, eta erabiltzen ditugun diseinu-programek ahalbidetzen digute gero obran egingo den muntaketa mekano baten antzekoa izatea, eta horrela, muntatze-lanen denbora murriztu egiten da.

Geure ingeniaritza departamentua izateak, “giltzak eskura” motako proiektuak egiteko aukera ematen digu.