ENPRESA

EGITURA METALIKOAK ETA GALDARAGINTZA OROKORRA

LANDETA BURDIN LANAK SAL enpresa egitura metalikoen eta galdaragintza orokorraren sektorean egiaztatutako esperientzia duen enpresa da. Gure produkzio-sistemaren malgutasunaren eta aukera handiaren ondorioz, gure produktua tipologia eta egitura desberdinekoa da. Instalakuntza modernoak ditugu, 2000 metro koadro baino gehiagoko azaleran kokatuak eta 15 metroko garaierarekin, eta 20 tonako hiru zubi-garabi ere baditugu.
Horrez gain, gure bezeroen behar zorrotzenei erantzuteko prestatua dagoen lantalde aditua ere badugu, eta horretarako, gaitasun handiko ingeniari eta delineatzailez osatutako bulego teknikoarekin batera, tailerrean esperientzia handia duten muntatzaileak eta homologatutako soldatzaileak ere bai, taldea osatuz.
LANDETA BURDIN LANAK SALek kalitatearen kudeaketarako ISO 9001 sistema eta egitura metalikoen CE markatuaren UNE EN 1090 araua ezarrita ditu.
EN 1090 arauaren arabera, egin behar diren soldadura bidezko loturetan, homologatutako prozedura propioen bidez (WPQR) eta gaitutako soldatzaileekin (WPQ) egiten da soldatze-prozesua.

KALITATEA


KALITATE-ZIURTAGIRIA